Gizartea -

Gertakaria

Gizon armatu batek Laudioko banketxe batean lapurreta egin du

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dirua hartu eta ihes egin du lapurrak. 09:30 inguruan izan da lapurreta, Santander Bankuak Laudioko Zumalakarregi etorbidean duen bulegoan.

Santander Bankuaren bulegoa, Laudion.
Santander Bankuaren bulegoa, Laudion.
Santander Bankuaren bulegoa, Laudion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma labur bat eskuan zuela, gizonezko bat  Santander Bankuak Laudion, Zumalakarregi etorbidean, duen bulegora sartu da goizean, 09:30 inguruan. Bertako langileetako bati dirua eskatu dio, armarekin tiro egiteko mehatxua eginez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak baieztatu duenez,  beharginak dirua kopuru bat eman dio ( zenbat ez dute zehaztu) eta lapurrak ihes egin du. Ertzaintza lapurraren bila dabil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander albisteak Laudioko argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Ebasketak albisteak Aiaraldea