Gizartea -

Osakidetza

Gripe kasuek nabarmen gora egin dute Euskadin

Gripea urtarrilean heldu da Euskadira, iaz baino beranduago, baina dagoeneko goia jo du; izan ere, 100.000 biztanleko 209 kasu daude jadanik.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin gripe “izurritea” dagoela baieztatu du Osakidetzak; izan ere, 100.000 biztanleko 209,62 kasu daude. Horregatik, osasun zerbitzuak areagotzea erabaki du Osakidetzak, birusari aurre egiteko.

Gripea urtarrilean heldu da Euskadira, iaz baino beranduago, baina dagoeneko goia jo du; izan ere, 100.000 biztanleko 209 kasu daude jadanik. Iragan astean 100.000 biztanleko 55 gripe kasu zeuden, Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Haurtxoak eta 14 urte arteko umeak gogor jo ditu gripeak aurten, Mediku Zelatarien Sarearen arabera.

Gainera, batez beste 77 urte zituzten sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte gripeagatik. Guztiek pneumonia garatu dute eta % 83 gizonezkoak ziren. Bat ZIUn (zainketa intentsiboetako unitatea) artatu behar izan zuten. Gripeagatik ospitaleratu behar izan dituzten pertsonen % 33k ez zuten txertoa jarri.

Gripeari aurre egiteko 465 ohe zabaldu eta 315 profesional kontratatu ditu Osakidetzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea Osasunari buruzko albisteak Gripea azken ordukoa