Gizartea -

Istripua

Kamioi batek guraizearena egin du Idiazabalen, eta auto-ilarak eragin

N-1 errepidea itxi behar izan dute goizaldean, 03:30ean, bi noranzkoetan, kamioi batek Idiazabalen (Gipuzkoa) guraizearena egin ondoren.

N-1 errepidea itxi behar izan dute Idiazabalen istripu baten ondorioz

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidea itxi behar izan dute goizaldeko 03:30ean, bi noranzkoetan, kamioi batek Idiazabalen (Gipuzkoa) guraizearena egin ondoren. Istripuaren ondorioz, bi kilometroko auto-ilarak izan dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Zirkulazioa Idiazabaldik txandaka bideratu du Ertzaintzak.

Goizeko lehen orduan, kamioiaren trakzio-burua kendu dute bertatik, garabiak erabiliz, eta lanean jarraitu dute kamioiaren atoia eta zama lehenbailehen kentzeko.

Gasteizko noranzkoan itxi dute, baina Donostiako noranzkoan errei bat ireki dute, Jaurlaritzaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa Bizkaizko trafiko telefonoa N-1 azken ordukoa Goierri