Gizartea -

Gertaera

Bi lagun artatu dituzte Tolosan, sute baten ondorioz

Sutea 4:25ean piztu da Zuberoa auzoko etxebizitza batean. Ikerketaren arabera, berogailu batek piztu du sua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun artatu dituzte Tolosan, etxebizitza batean izandako sutea dela-eta, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 4:25ean piztu da Zuberoa auzoko etxebizitza batean. Ikerketaren arabera, berogailu batek piztu du sua. Udaltzaingoak, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta garrak 6:00etan itzali dituzte.

Eraikin horretako bi bizilagun Tolosako ospitalean artatu dituzte, kea arnastu eta gero. Hala ere, ez dute eraikina hustu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosa albisteak Suteak