Gizartea -

Protesta-ekintza

Homosexualentzat 'errespetua' aldarrikatu dute musu artean Madrilen

Madrilgo Metroan zabaldutako posta elektroniko homofoboa gaitzetsi duten bertan bildutakoek, mezu horrek homosexualak, musikariak eta eskaleak hurbiletik jarraitzeko gomendatzen baitzuen.

Lesbianen, Homosexualen, Transexualen eta Bisexualen Elkarteak deitutako ekintza izan da. EFE
Errespetua eskatu dute, Metrok bidalitako posta homofogoagatik

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka lagun Madrilgo Puerta del Solen bildu dira gaur homosexualentzako "errespetua eta tolerantzia" eskatzeko. Madrilgo Metroan zabaldutako posta elektroniko homofoboa gaitzestea zuen helburu gaurko ekitaldiak, Madrilgo Metroko langileentzat zuzendutako mezu hartan homosexualak, musikariak eta eskaleak hurbiletik jarraitzeko eta billeteak eskatzeko gomendatzen baitzuten.

Ortzadarraren koloreak zeramatzaten banderak izan dira bertan ikusgai. Madrilgo Lesbianen, Homosexualen, Transexualen eta Bisexualen Elkarteak (COGAM) deitutako protesta-ekintza izan da. "Ez gara diferenteak" edo "Guztiok gaizkile gara" bezalako leloak izan dira entzungai.

Elkar musukatu ostean, Jose Lebaniegos Madrilgo Metroko ikuskatzaileak agiri bat irakurri du, posta elektroniko hori bidali izana deitoratzeko, "alferren aurkako lege frankistaren kutsua baitu", eta metroko langileen errefusatzea adierazteko. "Bereizketaren, arrazakeriaren eta homofobiaren aurka elkar musukatzen dugu, gustatu baino gehiago ikus ditzakegulako horrelako ekintzak enpresetan, gizartean eta bizitza publikoan", esan du.

Bestalde, Jesus Grande COGAMeko idazkari nagusiak Madrilgo Metroaren erreakzio arina txalotu du, posta elektronikoa bidali duen langilea bere lanpostutik kendu dutelako, kautelazko-neurri modura, oraindik jazoera ikertzen ari baitira. Halaber, Madrilgo Metroaren arduradunak homosexualen kolektiboarekin bilduko dira datorren astelehenean jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea