Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat erreskatatu dute helikopteroarekin Jaizkibelen

Talaia bidean zihoan gizona, Hondarribia eta Pasaia artean, erori eta hanka apurtu duenean.

Gertakaria

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat zauritu da gaur goizean Jaizkibel mendiko eremu harritsu batean, Hondarribian (Gipuzkoa), erori eta hanka apurtuta. Ertzaintzak helikopteroz erreskatatu eta Donostiako Ospitalera eraman du, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta SOS Deiak-ek jakitera eman dutenez.

09:00ak aldera izan da gertakaria. Talaia bidean zihoan gizona, Hondarribia eta Pasaia artean, erori eta hanka apurtu duenean.

Ertzaintza, suhiltzaileak, Osakidetzako langileak eta Gurutze Gorriko Itsasoko langileak bertaratu dira. Ertzaintzak helikopteroz eraman du zauritua ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Hondarribia argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Pasaia albisteak Albisteak SOS Larrialdiak