Gizartea -

Castro Urdiales

Castroko uretan desagertu den Barakaldoko urpekari baten bila ari dira

39 urteko gizonezkoa uretan sartu zen astearte arratsaldean eta, itzultzen ez zela ikusita, desagertzea salatu du familiak.

Barakaldoko urpekari baten bila ari dira Ontoneko hondartzan

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Castro Urdialesko (Kantabria) uretan atzo arratsaldetik desagertuta dagoen Barakaldoko 39 urteko urpekari baten bila ari dira larrialdietako zerbitzuak.

Gizona Ontongo hondartzako uretan sartu zen atzo arratsaldean (16:00ak inguruan) kirol-arrantza egitera. Hiruzpalau ordutarako joan zen, baina ez zen itzuli, eta familiak abisua eman zuen 22:00etan Kantabriako Gobernuaren 112 Larrialdi Zerbitzuan.

Lurretik, airetik eta itsasotik bilatu zuten atzo, eta gaur 08:30ean ekin diete berriro hura bilatzeko lanei. Itsas Salbamendua, Guardia Zibila, Gurutze Gorria, suhiltzaileak eta Babes Zibila ari dira haren bila.

Bestalde, astelehenetik Kantabriako uretan desagertuta dagoen 46 urteko Laudioko arrantzalearen arrastorik ez dute oraindik topatu. Kasu honetan ere, Itsas Salbamenduko, Guardia Zibileko eta Gurutze Gorriko kideak ari dira hura bilatzeko lanetan. Puente del Diablo inguruan, hura atzo desagertu zen eremuan, gorpu bat topatu du Guardia Zibilak goizean, baina ez dute oraindik identifikatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea