Gizartea -

Gasteizen

74 urteko emakume bat larriki zauritu da, auto batek harrapatuta

Autoaren gidariak egin ez zuen, baina beranduago aurkitu zuen udaltzaingoak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

74 urteko emakume bat larri zauritu da Gasteizen auto batek harrapatu ondoren. Gidariak ihes egin arren, beranduago aurkitu zuen udaltzaingoak.

Atzo gauean izan zen ezbeharra, hamarrak eta laurden inguruan, Jose Mardones kalean. Emakumea errepidea zebrabidetik modu egokian gurutzatzen ari zen auto batek harrapatu zuenean, Gasteizko udaltzaingoak ohar bidez adierazi duenez.

“Biktimaren egoera zein zen ikusi arren, gidariak ihes egin zuen”, dio oharrak. Beranduago, autoa lagun baten garajean aurkitu ahal izan zuten eta udaltzaingoaren eraikinera eraman zuten ikertzeko.

Udaltzainak, berriz, gidariaren etxebizitzara joan ziren eta gidaria bertan aurkitu ez zuten arren, emaztearekin hitz egin zuten eta gertatutakoaren berri eman zioten. Istripua izan eta ordu bat eta erdi beranduago, gidaria bere kabuz gerturatu zen udaltzaingoaren bulegora. Gertakariak kontuan izanik, salaketa jarri dio Poliziak.

Emakumea Santiago Erietxeko zainketa intentsiboetako unitatean dago eta haren egoera larria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Gasteiz albisteak