Gizartea -

Kantabrian

Gizonezko bat atxilotu dute, Bilbon hilketa saiakera egitea egotzita

Martxoaren 7an, atxilotuak, ustez, hainbat tiro egin zizkion eskopetarekin beste gizonezko bati Bilboko Otxarkoaga auzoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak, Polizia Nazionalarekin elkarlanean, 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Santanderren, hilketa saiakera bat egitea egotzita. Gertaera martxoan izan zen Bilboko Otxarkoaga auzoan, Ertzaintzaren arabera.

Martxoaren 7an, atxilotuak, ustez, hainbat tiro egin zizkion eskopetarekin beste gizonezko bati. Tiroak martxan zegoen ibilgailu batetik egin zituen, eta tiroak jasotzen zituen lagunak auto baten atzean ezkutatzea lortu zuen. Ez zuen zauririk izan.

Urtarrilean ere beste eraso bat jasan zuen biktimak. Ezezagun batek hainbat labankada eman zizkion eta larrialdiko ebakuntza egin behar izan zioten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta tirokatzeko erabili zuten autoaren jabea eta urtarrilean izango gertaerako erasotzailea pertsona bera zirela konprobatu zuen.

Atxilotuak hiru agindu judizial ditu: maula-delituarengatik eta agintariei jarkitzeagatik, bi lagunen aldentze-agindua eta lesioengatik zitazioa.

Delituen konplizea, 25 urteko gizonezkoa, ere inputatu dute. Tiroak egin ziren unean autoa gidatzen ari zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza