Gizartea -

Proposamena

Esku-bagajearen neurriak murrizteko eskatu die IATAk konpainiei

IATAren proposamenaren arabera, esku-bagajeak gehienez neurri hauek izan ahalko ditu: 55 x 35 x 20 zentimetro.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkarteak (IATA) esku-bagajearen neurriak murrizteko eskatu die aireko bidaien konpainiei, hegazkinean sartzen diren azken bidaiariek ere maletak uzteko tokia izan dezaten.

IATAren proposamenaren arabera, esku-bagajeak gehienez ere neurri hauek izan ahalko du: 55 x 35 x 20 zentimetro. Iberia, Vueling eta Ryanair konpainiek horiek baino maleta handiagoak baimentzen dituzte beren hegaldietan.

Proposamen horren berri jaso bezain pronto, neurri horiek dituzten maletak egiten hasi dira enpresa batzuk, eta "IATA Cabin OK" leloa jarriko omen diete, kontsumitzaileek berehala jakin dezaten horiek direla hegazkinetan esku-bagaje gisa onartuko dituzten maletak.

Hala ere, IATArena proposamen bat besterik ez da. Airelineek hartu behar dute hegazkin barruan joango diren maleten neurrien inguruko erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea