Gizartea -

Hezkuntza

LAB: 'Baliteke hogeita hamar bat haur-eskola txiki itxi behar izatea'

Sindikatuaren hainbat ordezkari Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu dira; izan ere, ez daude ados Hezkuntza Sailak haur-eskola txikientzako ezarri dituen baldintzekin.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak ohartarazi duenez, hogeita hamar bat haur-eskola txiki ixteko arriskuan daude, Hezkuntza Sailak ezarritako baldintzen eraginez.

LABeko zenbait ordezkari elkarretaratu dira ostegun honetan Gasteizen, Legebiltzarraren aurrean; izan ere, salatu nahi izan dute haur-eskola txikietako langileen eta ordutegien murrizketak. Euren iritziz, erabaki politiko horrek arriskuan jarri ditu EAEko herri txikienetan ematen den zerbitzu honetako hainbat eskola.

Aldaketa horiekin, familiek beste irtenbide batzuk bilatu behar izan dituzte. Hori dela eta, baliteke hainbat haur-eskola txiki itxi behar izatea. LABek eskatu dio Sailari neurriak hartzeko, xede izanik haur-eskola txikien irekiera bermatzea eta matrikulatutako umeen ordutegia errespetatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB Gasteiz albisteak