Gizartea -

'Garizuma Operazioa'

212 lagun atxilotu dituzte Malagan 7.000 pertsonari iruzur egiteagatik

Atxilotuek enpresak behartzen zituzten, kontratatu ez zituzten publizitate-zerbitzuengatik ordaintzera, horretarako teknika autoritarioak edota hertsatzaileak erabilita.

Iruzurrari esker, atxilotuek 4 milioi euro irabazi zituzten. Argazkia: EiTB
Iruzurrari esker, atxilotuek 4 milioi euro irabazi zituzten. Argazkia: EiTB
Iruzurrari esker, atxilotuek 4 milioi euro irabazi zituzten. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 212 lagun atxilotu ditu Malagako probintzian, iruzur handiarekin lotura dutelakoan. Poliziaren arabera, atxilotuek 7.000 pertsonari egin diete iruzurra (lau milioi euro baino gehiago), enpresak, kontratatu ez zituzten publizitate-zerbitzuengatik ordaintzera behartzen baitzuten, horretarako teknika autoritarioak edota hertsatzaileak erabilita.

'Garizuma' izeneko polizia-operazioan agenteek 13 etxebizitza edo bulego miatu dituzte, eta iruzurren berri ematen duen dokumentazio ugari bildu dute.

Iruzurgileak biktimak nahastu nahi zituzten, publizitate-enpresa ezagun baten izenean deitzen baitzuten. Horrela, biktimen enpresen datu fiskalak eta bankuetxekoak lortzen zituzten, geroago, zordunketa faltsuak egiteko.

Ikerketa iazko martxoan abiarazi zuten, Granadako mojen talde batek salaketa jarri ostean. Horien arabera, publizitate-enpresa bat haiekin harremanetan jarri zen, mojek ustez kontratatutako publizitate-proiektu batengatik ordainketa erreklamatzeko.

Hasierako ikerketei esker, ikertzaileek Malagako probintzian kokatutako publizitate-enpresa batengana jo zuten. Enpresa hori legearen araberakoa sortua da, baina Malagako hiriburuan eta Torremolinosen kokatutako beste 20 bat enpresarekin lotura zuela aurkitu zuen Poliziak.

Dirudienez, enpresa horietako hainbat langilek iruzurraren dinamika ikasi eta beste hainbat enpresa sortu zituzten iruzurrari eusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea