Gizartea -

Mendi erreskatea

Ertzaintzak mendizale bat erreskatatu du helikopteroz, Gorbeian

55 urteko gizon bat zauritu da Atxularko Begi inguruan, bost metroko trokarte batetik erorita. Mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateak erreskatatu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

55 urteko mendizale bat helikopteroz erreskatatu du Ertzaintzak Gorbeian. Gizona bost metroko trokarte batetik erori da, eta Mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateak erreskatatu du.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:30ean dei bat jaso dute 112 larrialdi zerbitzuan Gorbeiako Atxularren Begiko ingurun mendizale bat trokarte batetik erori dela esanez.

Mendizaleak hankan min hartu du, eta ezin izan du ibilbidea bere kabuz jarraitu. Deia jaso eta jarraian, Ertzaintzak Mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat bidali du mendizalea erori den tokira eta Galdakakoko (Bizkaia) ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea