Gizartea -

Ikerketa, abian

24 eta 26 urteko bi neska desagertu dira Cuencan

Bietako baten bikotekide ohiaren etxera joan omen ziren gauza batzuk bilatzera. Mutila ere desagertuta dago.

Laura del Hoyo eta Marina Okarynska abuztuaren 5ean desagertu ziren. Argazkia: EFE
Cuencako ikerketa sekretupean; familiak ez du informaziorik

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cuencako 2. zenbakiko Instrukzio zenbakiko epaitegiak eta Espainiako Poliziak ikerketa abiatu dute 24 eta 26 urteko Laura Del Hoyo eta Maria Okarynska desagertu direla eta.

Bi emakumeen familiak salaketa jarri zuen ostegunean, abuztuaren 6an, bezperatik nesken berririk ez zuela eta. Nonbait, Okarynskaren bikotekide ohiaren etxera joan ziren biak, gauzak batzuk jasotzen. Familiak ez daki etxebizitzara heldu ote ziren, Sergio Morante mutil lagun ohia ere desagertuta dagoelako.

Luis Javier Chamon Laura Del Hoyoren lehengusu eta familiaren bozeramaileak azalpenak eman zituen atzo: "Bi neskak geratu zirela badakigu, hortik aurrera arrastorik ez", adierazi zuen.

Cuenca bi neskatoen eta mutilaren argazkiak dituzten kartelez josi dute eta sare sozialetan ere bolo-bolo dabil albistea. Herritarrei laguntza eskatu diete, norbaitek ikusi dituelakoan.

Chamonek agertu zuenez, "oraindik ez dugu gertatutakoaren zantzu argirik" eta ikerlariek halakorik izango balute, ez diete jakinarazi.

Familiaren arabera, "haien borondatearen kontra desagertu ziren biak. Hori da logikoena. Mutilaren etxetik gertu topatu zuten euren autoa eta bertan zeuden sakelakoa, dirua, giltzak, agiriak eta Laurak behar duen botika". Izan ere, bozeramaileak azaldu zuenez, neskak "takikardiak ditu eta botika hartu behar du egunero". 24 urteko emakumeak "hainbeste maite zuen txakurra" ere etxean utzi zuen; "hori ez zuen inolaz ere egingo", argudiatu zuten.

Desagertuta dagoen mutilaren kontura galdetuta, ezagutzen ez duela nabarmendu zuen Chamonek. Antza aurrekariak ditu, baina horren berri ez dutela azpimarratu zuten. Euren lehentasuna, agertu zutenez, neskatoak onik topatzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea