Gizartea -

Gertakaria

Zigorra Hugo Boss moda-enpresari, aldagela batean ume bat hil zelako

Lau urteko umeari ispilu handi bat erori zitzaion gainera, eta handik egun batzuetara ospitalean hil zen, ezbeharrak eragindako zauri larrien ondorioz.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko auzitegi batek Hugo Boss moda-enpresa ezaguna 1,64 milioi euro ordaintzera zigortu du, ume bat hil zelako bere aldagela batean erori zitzaion ispilu handi batek eragindako zauriengatik.

Ezbeharra 2013ko ekainean gertatu zen, Bicester izeneko herrian. Haurra aldagelako ispiluarekin jolasean ari zela, ispilua erori eta azpian harrapatu zuen.

Ispiluak altzairuzko markoa zuen eta 120 kiloko pisua. Enpresak aitortu zuen ispiluak ez zituela segurtasun-neurriak betetzen, eta epaileak ondorioztatu zuen ez zela hormara behar bezala lotuta egon.

Mutikoari premiazko ebakuntza egin zioten ospitalean, baina lau egun geroago hil egin zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea