Gizartea -

Sua Echebastar enpresan

Sute batek kalteak eragin ditu Bermeoko kontserba-enpresa batean

Sutea 23:00etan hasi da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Ezbeharraren unean ez zegoen beharginik lantegiaren barruan. Suhiltzaile bat zauritu da bero-kolpe baten ondorioz.

Echebastar enpresak normaltasunez ekin dio lanari

Maria Cereceda | Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat izan da gauean Bermeoko portuko kontserba-enpresa batean, konkretuki Echebastar konpainian, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Sutea 23:00etan hasi da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute.

Ezbeharraren unean ez zegoen beharginik lantegiaren barruan eta suak kalte materialak eragin ditu bakarrik. Hala ere, kalte horien zenbatekoa ezin izan dute zehaztu oraindik. Lantegiko teilatua erori egin da. Hala ere, kontserba-enpresak ateak ireki ditu gaur.

Suhiltzaile bat zauritu da bero-kolpe baten ondorioz, eta Gernikako ospitalera eraman behar izan dute.

Sua zergatik piztu den argitzeko ikerketa bat zabaldu du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Gaurko albisteak Bizkaia