Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Valentzian, gizon batek Internet bidez ezagutu zuen emakumea hil du

Emakumeak arma zuriz egindako zauriak zituen bularrean. Erasotzailea atxilotuta dago Valentziako ospitalean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentzian, emakume bat hil da arma zuriz egindako zaurien ondorioz, ustez Internet bidez ezagutu zuen gizon baten eskuetan. Hilketaren ostean atxilotu dute erasotzailea, iturri polizialen arabera.

Ustezko erasotzailea Interneten ezagutu zuen emakumeak eta noizean behin sexu-harremanak zituzten. Bularrean arma zuriz egindako zauriak zituen. Erasotzailea atxilotu dute eta Valentziako ospitalean dago, berak ere arma zuriz egindako zauriak zituelako bularrean, eta baita garezurreko traumatismoa ere.

Polizia Nazionalak genero indarkeria izan dela baieztatu du eta, adierazi dutenez, aurretik ez zuten biktimaren salaketarik jaso, ezta atxilotuaren urruntze agindurik ere. Erasoaren ostean, anbulantzia bat bertaratu da, baina biktima hil egin da, Osasun sailaren arabera.

Anbulantziak erasotzailea ere artatu du eta Valentziako ospitalera eraman dute, atxilotuta, poliziaren kontrolpean.

Ximo Puig Generalitataren presidenteak "hitzetatik ekintzetara" igarotzea eskatu du, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen "zerrenda amaigabearekin" amaitzeko. Puigek adierazi du instituzio "guztien ekintza" behar-beharrezkoa dela, "fronte guztietan jarduteko, baina batez ere hezkuntzan eta biktimen babesean.

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur