Gizartea -

Sutea

Emakume bat zauritu da Bilboko etxebizitza batean izandako sutean

Juan Garai kaleko 45 zenbakiko etxebizitza batean piztu da sua. Eraikina hustu eta emakumea ospitalera eraman dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da gaur Bilbon, etxebizitza batean piztutako sute batean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua Juan Garai kaleko 45 zenbakiko etxebizitza batean piztu da, eguerdian, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak tarteko. Ordu bata aldera piztu da sua, eta ordu bat beranduago itzali dute suhiltzaileek.

Eraikina hustu behar izan dute, eta emakumea ospitalera eraman, erredurak baitzituen gorputzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Suteak gaur