Gizartea -

Heriotza

Aitor Basabe sukaldari bilbotarra hil da

Chefaren gorpua Asturiaseko Llanes udalerrian aurkitu zuten Gabon Gaueko egunaren goizaldean. Arte Ederretako goialdean dagoen Arbolagaña jatetxeko arduraduna zen.

Aitor Basabe. Argazkia: EFE.
Aitor Basabe. Argazkia: EFE.
Aitor Basabe. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Basabe sukaldari bilbotar famatua hil da. Llaneseko La Borbolla parrokian aurkitu zuten haren gorpua, Asturiasen, Gabon Gaueko egunaren goizaldean. Basabe Arte Ederretako goialdean dagoen Arbolagaña jatetxeko arduraduna zen.

Jatetxeak berak baieztatu du jazotakoa Facebookeko bere orrialdean, eta mezu hunkigarria partekatu: "Aitor Basaberi huts egin dio bere bihotz handiak. Bere irribarrea utzi digu; naturarekiko zuen maitasuna; bere jakinduria, eta beti nabaritzen zitzaion errukia. Egun tristea da gaurkoa, baina beti gogoratuko zaitugu zuri gustatzen zitzaizuna egiten. Faltan botako zaitugu".

Guardia Zibilaren iturriek EFEri esan diotenez, sukaldariaren ibilgailua goizaldena aurkitu zuten, AS-43 errepidearen aldameneko aparkaleku batean, Puron eta La Borbolla parrokien artean, eta, hortaz, inguruan bilatzen hasi ziren. Gerora, hortik gertu zegoen baso batean topatu zuten gorpua. Guardia Zibila jazotakoaren arrazoiak ari da ikertzen.

2001ean sortua

2001ean sortu zuten Basabek eta emazteak Arbolagaña jatetxea. Webgunean diotenez, foie-grasak, "rissotto"ak, arrozak, perretxikoak edo arrainak nabarmentzen dira bertan.

Jatetxeko langileak "lur jota" daude, EFEri adierazi diotenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Bilbo Asturias