Gizartea -

GERTAKARIA

Bilbon erretako edukiontziekin lotuta bi lagun identifikatu dituzte

Denera, 33 edukiontzi erre dituzte Bilbon, bart. Getxon ere edukiontzi bat erre dute, eta ondorioz, auto bat kiskali da.

Getxo. Argazkia: @BomberosBizkaia
Suziriek 33 edukiontzi erreta utzi dituzte Bilbon

0:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon, bart, 33 edukiontzi erre dituzte, ustez, piroteknia materiala erabilita. Dagoeneko, bi lagun identifikatu dituzte, erreketa horiekin zerikusia dutelakoan. Bizkaiko hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo iluntzean, 21:00ak inguruan hasi ziren suteak, gehienak hiriko erdigunean.

Bestalde, lau etxebizitzatan ere sute txikiak izan dira, piroteknia materialagatik. Inork ez du minik hartu.

Navarro Villoslada kalean, berriz, edukiontzi batean izandako suteak inguruan aparkatuta zeuden auto bat eta moto bat kaltetu ditu.

Getxon ere edukiontzi bat erre dute, eta ondorioz, auto bat kiskali da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa