Gizartea -

Errepideak

Bi lagun larri zaurituta Balmasedan, bi autok elkar jota

15:15ean jazo da ezbeharra, nola ez dakitela, bi autok aurrez aurre talka eginda.

Agentziak / Erredakzoa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun larri zauritu dira Balmasedan, BI-636 errepidean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

15:15ean jazo da gertakaria, oraindik zelan ez dakitela, bi autok aurrez aurre talka eginda. Ertzaintza eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira, eta zaurituak Gurutzerako Ospitalera eraman dituzte. Horietako bat, Osakidetzako helikoptero batean eraman dute. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Balmaseda bideoak Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa Enkarterriri buruz