Gizartea -

Energia nuklearra

CSNk atzeratu egin du Garoñako zentralaren irekierari buruzko erabakia

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak zentralarekin eta hondakin erradioaktiboen biltegiarekin lotutako erabakiak atzeratzea adostu du.

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB
Garoñako zentral nuklearra.
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren irekierarekin eta hondakin erradioaktiboen biltegiarekin lotutako erabakiak atzeratzea adostu du, nahiz eta gaurko zuten aurreikusita.

Erakundeak prentsa-ohar batean azaldu duenez, araudia errespetatzen dute erabakia atzeratuta, "hala egiten baita egoki jotzen denean".

Zentral nuklearraren kontrako plataformek, elkarteek eta alderdi politikoek salatu dute berriro irekitzeko baimena emango dutela, segurtasun neurriak bete ez arren.

Izan ere, Garoña da Espainiako Estatuko zentral zaharrena, eta geldirik dago 2012tik, jabeen erabakiz (Nuclenor, % 50 Endesarena eta % 50 Iberdrolarena).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Burgos argazkiak Garoñako zentral nuklearra