Gizartea -

Istripua

Pertsona bat hil da Barrerilla mendatean, autoa amildegitik erorita

Hildakoa 39 urtekoa eta Bilboko bizilaguna zen. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, A-2521 errepidean gertatu da ezbeharra, Urkabustaizen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hemeretzi urteko gizonezko bilbotar bat hil da gaur Barrerilla mendatean (Araba), autoa amildegi batetik erorita. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra A-2521 errepidean gertatu da, Urkabustaizen, eguerdi partean.

Autoa ehun metro inguru erori da amildegian behera, sastraka batzuetan gelditu den arte. Oraingoz ez dakite istripua zerk eragin duen.

Ertzaintzaren errekaste taldea eta helikopteroa joan dira ezbeharra izan den lekura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Bilboko albisteak Bizkaia Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak