Gizartea -

Armen kontrola

Ezin izango da armarik saldu Facebook eta Instagram plataformetan

Facebookeko erabiltzaileek dagoeneko ezin dute marihuanarik, botikako produkturik edota legez kanpoko drogarik eskaini.

Armen kontrola. Argazkia: EFE
Armen kontrola. Argazkia: EFE
Armen kontrola. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook konpainia estatubatuarrak bere plataforman zein Instagramen armak era pribatuan saldu ahal izatea galaraziko du. Neurri horren bidez, lizentziarik gabeko eta aurrekari-penalik gabeko su-armen salmenta saihetsi nahi da.

The New York Times egunkari estatubatuarrak jakitera eman duenez, Facebookek bere lege-politikak eguneratzen ari da suzko armak bere plataforman saldu ezin daitezkeen produktuen artean egon daitezen. Orain arte, erabiltzaileek ezin zuten marihuanarik, botikako produkturik edota legez kanpoko drogarik salgai jarri.

Konpainiak azaldu duenaren arabera, erabiltzaileen esku egongo da erabilera-arau berrien urratzen direla salatzea. Behin urradura aztertu eta baieztatuta, konpainiak profilak ezabatzeari ekingo dio dagokion sare sozialean.

Facebookek zehaztu du debekuak suzko armen salmenta pribatuei eragingo diela (pertsonen artekoak egindakoak). Horrenbestez, armak lizentziarekin saltzen dituzten saltzaileek Facebooken jarduten eta Instagramen argazkiak argitaratzen jarraitu ahal izango dute.

Hartutako neurria armen salmentan kontrol gehiago egon dadila eskatzen duten taldeen eta Barack Obamaren Gobernuaren presio-kanpainaren erdian eman da. Hilero 1,6 milioi bisitari dituen sare soziala munduko arma-azokarik handiena bihurtu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak Barack Obama bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Instagram