Gizartea -

Gipuzkoa

Kalean bizi zen gizon bat hil da Zumaian

La Caixaren bulego baten parean aurkitu dute 50-60 urteko gizasemea, baina oraindik ez dute identifikatu.

Gizonezkoa hilik agertu den lekua, Zumaian. Argazkia: EiTB
Gizonezkoa hilik agertu den lekua, Zumaian.
Gizonezkoa hilik agertu den lekua, Zumaian. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean bizi zen gizonezko bat hil da La Caixako bulegoaren parean, Zumaian (Gipuzkoa), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Hildakoa, 50-60 urteko gizasemea, kalean bizi zen.

La Caixaren bulegoaren ondotik goizeko lehen orduan pasatu den herritar batek eman du abisua.

Ez dute gizona identifikatzerik lortu, soinean zeraman dokumentazioa ez baitzen berea. Gorpua Donostiara eraman dute autopsia egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE Zumaia bideoak Gaurko azken ordukoa