Gizartea -

Bilboko Portua

'Modern Express' kargaontzia arteztea lortu dute

Ontziak Bilboko Portuan jarraituko du, zamaren eta makineriaren egoera zein den aztertu arte.

'Modern Express' kargaontzia Bilboko Portuan. Artxiboko irudia
'Modern Express' kargaontzia Bilboko Portuan. Artxiboko irudia
Zuzen jarri dute Modern Express itsasontzia

0:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Modern Express' Panamako kargaontzia arteztea lortu dute Bilboko Portuan. Okertzea 50 gradutik 5era zuzendu dute.

Ontzia berriro zuzentzeko lanak Smit Salvage konpainia holandarrak egin du. Kargaontziak sei egun egin zituen noraezean Bizkaiko Golkoan, tripulaziorik gabe, aipatu enpresak otsailearen 3an Bilboko Portura eramatea lortu zuen arte.

‘Modern Express’ 2001eran eraiki zuten. 160 metroko luzera dauka eta 11.000 tona garraia ditzake. Gabongo portutik (Afrika) Le Havreko portura (Normandia) zihoan eta 3.600 tona egur eta obra publikorako hamar bat makina zeramatzan biltegian.

Gainera, 300 tona fuel-olio eta 180 tona gasolio zituen bidaia egin ahal izateko.

Teknikari holandarrek ontziaren zama eta makineria nola dagoen aztertu behar dute orain. Beraz, kargaontziak Bilboko Portuak jarraituko du. Behin hori argituta, armadoreak hartu beharko du erabakia: Le Havreko portura heltzeko ibilbideari berriro ekitea, zama Bilbon deskargatzea edo, matxurarik izanez gero, ontziola batean konpontzea.

Bestalde, ‘Modern Express’ ontziak daraman zama legez kanpokoa zela salatu zuen Gabongo Gobernuak eta, ondorioz, ikerketa bat jarri zuten abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bilboko Portua albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Itsas istripuak gaur Merkantzia-garraioari buruzko albisteak