Gizartea -

Bilduren eskaria Udalari

Bilbon antzezlan 'iraingarri' bat galarazteko eskatu du EH Bilduk

Campos Antzokian eman behar zuten ‘Hay un Wismichu en mí’ ikuskizuna ‘emakumeentzat iraingarria’ dela iritzita egin dio koalizio abertzaleak Udal Gobernuari eskaria.

Ismael Prego 'Wismichu' youtuber ezaguna. Artxiboko irudia: EiTB
Ismael Prego 'Wismichu' youtuber ezaguna. Artxiboko irudia: EiTB
Ismael Prego 'Wismichu' youtuber ezaguna. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Campos Antzokian ikuskizun bat ematea galarazteko eskatu dio gaur EH Bilduk Bilboko Udalari, “pederastiaren eta indarkeriaren apologia” egiten duela iritzita.

Ismael Prego youtuber ezagunaren 'Hay un Wismichu en mí' ikuskizuna galarazi nahi du EH Bilduk. Izan ere, Santa Cruz Tenerifekoko Udalak Adingabeen Fiskaltzara eraman zuen ikuskizuna, antzezlan horretan deliturik egiten den ebazteko, koalizioak agiri batean jakinarazi duenez.

“Ezin daiteke baimendu horrelako ikuskizun bat, non adin txikikoei puta deitzen dieten eszenatokira igotzeko gonbitea luzatzen dieten bitartean; pederastiaren eta indarkeriaren apologia egiten da eta, gainera, Campos Antzokiaren kasuan, udalaren instalazioetan”, nabarmendu du Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak agirian.

Santa Cruzeko Udalak hartutako neurria azaldu ondoren, honakoa esan du EH Bilduren zinegotziak: “Ikuskizunak legalitatea hausten duen ikertzeko nahikoa zantzu daude. Hori dela eta, Bilboko udal gobernuak urratsak eman behar ditu ikuskizuna galarazteko. Batez ere, udalaren jabetzeko instalazioetan egingo den ikuskizuna izanik”.

Santa Cruzeko Udalak hartutako neurria azaldu ondoren, “ikuskizunak legalitatea hausten duen ikertzeko nahikoa zantzu daude”, Fatuarteren iritzian. “Hori dela eta, Bilboko udal gobernuak urratsak eman behar ditu ikuskizuna galarazteko. Batez ere, udalaren jabetzeko instalazioetan egingo den ikuskizuna izanik”, erantsi du.

Campos antzokiaren programazioa Egile eta Editoreen Elkarteak (SGAE) kudeatzen duela gogoratu du Fatuartek, baina “Bilboko Udalak ardura eta agintea dauka egoera hau galarazteko”, horren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo gaur EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa