Gizartea -

Otsailaren 3an

Abadiñoko San Blas azokak 250 abelburu izango ditu

Baserriko produktuen 94 saltoki ere izango dira azokan. Abelburun Trinkete inguruan egongo dira.

2015eko San Blas azoka, Abadiñon. Argazkia: Victor Uriarte
2015eko San Blas azoka, Abadiñon. Argazkia: Victor Uriarte
2015eko San Blas azoka, Abadiñon. Argazkia: Victor Uriarte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abadiñoko (Bizkaia) San Blas azokak 250 abelburutik gora eta baserriko produktuen 94 saltoki izango ditu ostiralean, otsailaren 3an. Halaber, artisauen 26 saltoki, baserriko makinen beste 23 eta landaredunen 12 saltoki ere izango dira.

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak prentsaurrekoan azaldu duenez, aurten ere milaka lagunek beteko dituzte Abadiñoko kaleak, "abelburu kopuruagatik eta produktuen kalitateagatik Euskadin parerik ez daukan azoka eder honekin gozatzeko".

Abelburuak Trinkete inguruan egongo dira, betiko moduan, eta bertan jarriko da, batetik, arraza puruko 148 bururen erakusketa gunea, eta, bestetik, 100 bat buruko salerosketa gunea.

Azokaratutako buruek lehiaketa batean hartuko dute parte, eta sariak hauek izango dira: 300 euro eta garaikurra azokako lote onenari, herriko behi onenari, herriko bigantxa onenari eta herriko zezen onenari.

Baserriko produktuen azokan 94 saltoki egongo dira Trinkete ondoan, ohiko salgaiekin: ortuariak, fruta, ogia, euskal pastela gazta, sagardoa, txakolina, kontserbak, arrautzak, esnea, jogurta, eztia, patea, txorizoa eta abar. Landaradunak Trinketeko aparkalekuan egongo dira eta salgai izango dituzte ohiko landare eta fruta arbolak.

Arbaso artisau elkartearen laguntzarekin artisautzako azoka bat ere egingo da Txanporta plazan, 26 saltokirekin.

Azkenik, 23 saltoki egongo dira baserriko makinak saltzen, eta bederatzi saltoki uhalgintza, burdingintza eta zurgintza gaiak saltzeko.

San Blas azokako egitarauan ez dute huts egingo idi probek. Ostiralean hasi eta egunero izango dira otsailaren  13ra arte. Guztira 34 idi buztarri lehiatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Abadiño San Blas eguneko azoka Durangaldea azken ordukoa Nekazaritza albisteak Abeltzaintza azken ordukoa Azokak