Gizartea -

Galdeketa

Legorretak oniritzia eman dio zaborra 6 edukiontzi bidez biltzeari

Honako hau izan da emaitza: 425 baiezko boto, 182 ezezko eta 4 boto baliogabe.

Legorretako alkateak boza eman duen unea. Argazkia: EiTB
Legorretako alkateak boza eman duen unea. Argazkia: EiTB
Zaborrak nola kudeatu erabakitzeko bozketa Legorretan

1:36

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondakin-bilketari buruzko herri-galdeketa izan dute gaur Legorretan (Gipuzkoa), eta bertan baiezkoak jaso du boto gehien.

Horrenbestez, herritarrek onartu egin dute Udalak proposatutako zabor-bilketa selektiboa ezartzea (sei edukiontzi erabilita), orain arte zegoen atez atekoaren ordez.

Honako hau izan da emaitza: 425 baiezko boto, 182 ezezko eta 4 boto baliogabe. Parte-hartzea % 52koa izan da, guztira 611 herritarrek eman baitute boza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Birziklatzea Goierri azken ordukoa