Trafikoa -

Gertaera

82 urteko gizonezko bat zauritu da Abadiñon, auto batek harrapatuta

Ezbeharraren ondorioz, biktima Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat (82 urte ditu) zauritu da Abadiñon (Bizkaia), igande honetan, auto batek harrapatuta. Adineko gizona Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute, Segurtasun Saialk jakitera eman duenez.

Istripua 12:15ean izan da, Abadiñoko San Prudentzio kalean, bertako bizilagun bat Peugeot 308 autoarekin harrapatu dute.

Ezbeharraren ondorioz, biktima zauritu egin da, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du, istripuaren arrazoiak ikertzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Abadiño Adinekoak gaur Durangaldea