Gizartea -

Saria

EHGAM mugimenduak Chrysallis elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria

Ume transexualen alde egindako kanpaina “ausartagatik” saritu dute Chrysallis elkartea.

Chrysallis elkartaren kanpainako irudia. Argazkia: Chrysallis
Chrysallis elkartaren kanpainako irudia. Argazkia: Chrysallis
EHGAM mugimenduak Chrysallis elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria

1:01

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapen Mugimenduak (EHGAM) Chrysallis elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria, neska-mutil transexualen alde egin zuen kanpaina "ausartagatik".

Irudian lau ume agertzen ziren, horietako bi transexualak, guztiak biluzik, korrika eta barrezka. Kepa de Orbe ilustratzaileak egindako obra Euskal Herriko hiriburuetako autobus-geltokietan eta Bilboko metroan jarri zuten joan den urtarrilean. Kanpainak sekulako eragina izan zuen eta polemika ere piztu zen.

EHGAMek urtero ematen du Urrezko Hirukia, aniztasunaren alde lan egiten duten elkarteak edo pertsonak saritzeko asmoz. "Chrysallisen kanpainak errealitate bat den egoera bati buruz gogoeta egitea eragin duela baloratu dugu", esan du Imanol Alvarez bozeramaileak.

Bestalde, Trapuzko Espartina HazteOir erakunde ultrakatolikoarentzat izan da, "haur transexualen kontrako gorroto mezua zabaltzeagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea