Gizartea -

Bizkaia

Emakume bat hilda topatu dute Urdaibaiko itsasadarrean

Oraingoz ez dute identifikatu emakumezkoa, eta ez dago argi nola hil den.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hilda aurkitu dute astelehen arratsaldean Urdaibaiko itsasadarrean (Bizkaia), baina oraindik ez dago argi nola hil den. Gainera, emakumezkoa ez dute identifikatu.

15:30ean, herritar batek larrialdi zerbitzuetara deitu du, Murueta ontziolaren parean gorpu bat ikusi duelako.

Gurutze Gorriak gorpua berreskuratu du, eta Ertzaintza identifikazio lanetan ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gaurko azken orduko albistea Gaurko itotzeak Urdaibaiko Biosfera Erreserba