Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sutea Arangizen, Araba, 2018ko apirilak 12: Barrakak eta atrakzioak kaltetuta

Gizartea

ARABA

Sute batek haurrentzako atrakzioak gordetzen dituen pabiloi bat suntsitu du Arangizen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/04/12

Sua goizeko lehen orduan piztu da Ondarribi enpresan. Kalte materialak nabarmenak badira ere, ez da inor zauritu.

  • Arangiz. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

    Arangiz. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

    Arangiz. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Sua piztu da ostegun goizean Aranguizen, jaietako atrakzioak eta barrakak gordetzen dituen Ondarribi enpresan. Kalte materialak nabarmenak badira ere, ez da inor zauritu.

Sutea 06:30ak aldera piztu da, eta geroztik suhiltzaileak sua itzaltzeko eta pabiloia hozteko lanetan ari dira. 200 metro koadroko azalera du.

Antza denez, garrak pabiloiaren erdialdean piztu dira eta berehala zabaldu dira bertan gordeta zauden jaietako materialetan barrena. Pabiloiaren barruan haurrentzako atrakzioak, barrakak, txurro denda bat eta ibilgailuren bat zeuden. Halaber, bertan biltegiratzen zituzten 30 butano bonbona inguru atera dituzte suhiltzaileek.

Garrek eragindako tenperatura altuaren ondorioz, hormigoi blokeak mugitu egin dira eta, erortzeko arriskua izaki, suhiltzaileak kanpotik ari dira lanean.

Pabiloia etxebizitza bati itsatsita dago eta, nahiz eta bi egiturak independenteak izan, bi eraikinak partekatzen duten horman pitzadura bat agertu da.

ARANGUIZ SUTEA INCENDIO

Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena