Teknologia -

NASAren arabera

Satelite batek Lurra joko du

AEBetako Espazio Agentziaren satelite bat (sei tona inguruko pisua du) Lurrean eroriko da gaur. Zientzialariek ezin dute zehaztu planetako zein lekutan eroriko den.

Satelite batek Lurra joko du. EFE
Satelite batek Lurra joko du. EFE
Autobus baten tamainako satelitea eroriko da gaur Lurrera

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 20 urte, sei tona inguruko satelite bat orbitan jarri zuten, aldaketa atmosferikoak eta poluzioaren efektuak neurtzeko. Orain, NASAko zientzialarien arabera, satelitea 26 pieza handitan puskatuko da. Zatiok atmosferan sartu eta Lurrean eroriko dira, gaur.

Zientzialariek ezin dute planetako zein lekutan eroriko den zehaztu, kontrolik gabeko satelite baten ibilbidea asko aldatu baitaiteke atmosferan sartzean, mila kilometro baino gehiago ere. NASAren ustez, Kanadako iparraldearen eta Hego Amerikako hegoaldearen arteko latitudean eroriko da; hots, planetako edozein lekutan ia...

Zientzialariek argi dute erori egingo dela, eta agertzen den edozein pieza autoritateen esku utzi behar dela gaineratu dute, Estatu Batuena delako. Gainera, ez dute segurtasun arrazoiengatik soilik egingo; NASAk ez du nahi bat-batean satelitearen zatiak Internet bitartez saltzea.

Espazio Agentziak esan duenez, oso arrisku txikia dago pertsonak zauritzeko; 3.200etik bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea