Teknologia -

Kontu berria ireki du

150.000 jarraitzaile ditu Aita Santuak Twitterren, mezurik idatzi gabe

Hilaren 12an idatziko du lehen txioa, baina mezuak ikusmin handia piztu du dagoeneko, eta #PrimerTuitDelPapa ''trending topic'' (TT) da Twitterren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI.a Aita Santuak Twitterren ireki duen @pontifex kontu berriak 150.000 jarraitzaile baino gehiago lortu ditu ordu gutxian. Gaztelaniazko @pontifex_es profilak ere arrakasta handia lortu du, argitaratu orduko 40.000 jarraitzaile baino gehiago baitzituen.

Astelehen honetan aurkeztu dute Twitterreko kontu berria, baina, Aita Santuak ez du oraindik ezer idatzi bertan, hilaren 12an argitaratuko baitu lehen txioa Benediktok.

Aita Santuaren lehen mezua irakurtzeko hainbat egun falta diren arren, lehen txio horrek ikusmin handia piztu du, eta #PrimerTuitDelPapa (#AitaSantuarenLehenTuita) ''trending topic'' (TT) izan da sare sozialean.

@pontifex da Aita Santuaren profil ofiziala, baina zortzi hizkuntzatan idatziko duenez, beste hauek ere sortu dituzte: @pontifex, @pontifex_es, @pontifex_it, @pontifex_pt, @pontifex_de, @pontifex_pl, @pontifex_ar eta @pontifex_fr.

Benedikto XVI.a Aita Santuak Twitterren ireki duen @pontifex kontu berriak 150.000 jarraitzaile baino gehiago lortu ditu ordu gutxian. Gaztelaniazko @pontifex_es profilak ere arrakasta handia lortu du, argitaratu orduko 40.000 jarraitzaile baino gehiago baitzituen.Astelehen honetan aurkeztu dute Twitterreko kontu berria, baina, Aita Santuak ez du oraindik ezer idatzi bertan, hilaren 12an argitaratuko baitu lehen txioa Benediktok.Aita Santuaren lehen mezua irakurtzeko hainbat egun falta diren arren, lehen txio horrek ikusmin handia piztu du, eta #PrimerTuitDelPapa (#AitaSantuarenLehenTuita) ''trending topic'' (TT) izan da sare sozialean.@pontifex da Aita Santuaren profil ofiziala, baina zortzi hizkuntzatan idatziko duenez, beste hauek ere sortu dituzte: @pontifex, @pontifex_es, @pontifex_it, @pontifex_pt, @pontifex_de, @pontifex_pl, @pontifex_ar eta @pontifex_fr.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste barregarriak Twitterreko albisteak 2022 Aita santua argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Vatikanoko azken ordukoa