Itxi

#EKIN_KLIMA

#EKIN_KLIMA

#EKIN_KLIMA

#EKIN_klima

'Artikotik Kantaurira' berezia, EITBko Albistegietan

EITB MEDIA

Artikoan gertatzen denak Kantauri itsasoan nola eragiten digun ari dira erakusten. Mikel Reparaz buru duen EITBko lantaldeak Svalbard artxipelagora eta Groenlandiara egin du bidaia; eta Nerea Reparaz ("Gaur Egun") eta Juan Carlos Etxeberria ("Teleberri") Tromso-tik (Norvegia) arituko dira.

0:35

Dubaiko COP28 goi-bileraren harira, EITBko albistegiak Artikotik Kantaurira berezia ari dira egiten aste osoan zehar. #EKIN_klima egitasmoaren barruan antolatutako jarraipen berezia da, eta klima-aldaketaz eta horrek eragiten dituen inpaktuez informatzea eta sentsibilizatzea du helburu. Oraingo honetan, gainera, itsasoan jarri dute fokua. Izan ere, gure planetako ozeanoak bete-betean ari dira klima-aldaketa nozitzen.

Artikotik Kantaurira berezi honetan, EITBko lantalde batek Artikora egin du bidaia, berotze globalaren zero gunean. Zazpi eguneko misioan, Artikoan gertatzen denak Kantauri itsasoan zein eragin duen erakutsiko digute. Gaiek han dute abiapuntua, eta Kantauri itsasoan bukaera, gure kostaldean gaia jorratzen ari den bigarren lantalde baten eskutik.

Azaroak 26an izan ditugu ikusgai ekimenaren lehen irudiak gaueko albistegietan eta EITBren sareetan. Azaroaren 27tik 30era, berriz, egunero gai bat jorratu dute: berotze globala, biodibertsitatea, muturreko fenomeno meteorologikoak, arrantza, etorkizuna eta giza mugimenduak… Azaroaren 30etik, Nerea Reparaz eta Juan Carlos Etxeberria Tromso-n (Norvegia) izango dira dira, eta bertatik arituko dira osteguneko eta ostiraleko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan. Horrez gain, egunotako COP28 goi-bileraren jarraipena egingo dute EITBko hedabideek.

Artikora bidaia eta albistegiak gure kostaldetik

Ozeano Artikoko Svalbard uhartedian eta Groenlandian izan da Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arduraduna, profesional lantalde batekin: Amane Iglesias, Pablo Darío Rodriguez, Lide Zubia eta Itxaso Amezaga.

Artikoan abiatutakoak Kantauri itsasoan du jarraipena; eta, horri lotuta, EITBko zenbait albistegi kostaldetik egin dira astean zehar. Hala, azaroaren 27an, Hondarribitik egin ziren ETBko eguerdiko albistegiak.

Hilaren 27an bertan, UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioan egin zuten Euskadi Irratiko "Faktoria", eta azaroaren 28an, Radio Euskadi aritu zen kostaldetik. Zehazki, "Boulevard" goizeko saio berezia Plentziako Itsas Estaziotik.

Sare sozialetan jarraipen bereziki zabala du ekimenak, euskarri horietarako espresuki sortutako edukien bitartez. orain_berriak Instagram kontuan eta EITBren sare sozialetan jarraitu ahal dira, eta edukiak, nola ez, ekin_klima webgunean jasotzen dituzte.

Artikotik Kantaurira

Artikotik Kantaurira