Umoreak min egin dezakeela onartzen du Aitziber Garmendia umoregileak, eta berari ere zaila egiten zaio gai batzuen inguruan barre egitea. Monologoak nola egiten diren azaldu die Elene Badiola, eta Matixa Etxeberria gazteei. Biek umorea egin nahiko lukete.
Legazpiar idazle eta itzultzaileak "Moby Dick" eleberri monumentala jarri du euskaraz. Horretarako, "euskaraz Melville izateko bezain harro" eta "testuaren zerbitzura buru-belarri jartzeko bezain umil" jardun da, bost urtez.
"Negu hurbilak" Negu Kolektiboa taldearen lehen film luzea gaur, ostiralarekin, iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, berme gisa dituela zuzendari laukotearen erabakitasun artistiko erradikala eta zinema jaialdietatik egindako igaroaldi txukuna.
Bilboko taldeak azken kontzertua eskainiko du larunbat honetan Miribillan, Bilbao Arenan, sarrera guztiak agortuta. Hamar urteko ibilbideaz mintzatu dira Huntzako taldekideak EITB Mediari eskainitako elkarrizketan.
Mikel Kazalisen osasun-arazoak, pandemia, Imanol Beloki bateria-jolearen agurra… 2019tik hona, Anestesia taldean gorabehera asko izan dira, baina orain indartsu daude, eta 2024an "Azken Heriotza" izeneko bira egingo dute. Mikel Kazalis "Biba Zuek!" saioan izan da.
Joserra Fachado eta Oihana Maritorena aktoreak izan dira "Biba Zuek!" saioan. Tomax eta Muxi pailazoen abenturak amaitzera doazela kontatu digute, eta agur esateko, aurten hainbat emanaldi berezi eskainiko dituzte Euskal Herriko udalerrietan.
Ander Lipus aktoreak "Antzerkiaren Labirintoan" izeneko bi liburu argitaratu ditu. Lehendabizikoan, bere ibilbideari buruzko pasadizoak bildu ditu; eta bigarrenean, antzerkiari lotutako hainbat gogoeta idatzi ditu. Gaur "Biba Zuek!" saioan izan da aktore markinarra.
Urtz taldeak bere bederatzigarren diskoa kaleratu zuen Durangoko Azokan: "Esnatzean". Xabi Camarero izan dugu "Biba Zuek!" saioan, eta lan berriaz hitz egiteaz gain, "Ez etsi" abestia zuzenean eskaini du.
Euskal Herriko bizitza soziala gidatu duten erritual, ohitura eta ospakizunak bildu ditu garraldar idazleak "Biziaroak. Herri Kultura" liburuan. "Euskal Herria hobeki ezagutu nahi duenarentzat" idatziriko lana da.
Josu Martinezen "Bizkarsoro" filma Baigorrin kokatzen da, eta 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Denbora tarte horretan, euskaraz soilik hitz egiten zen herri batean, euskaldunak gaizki ikusiak eta gutxiengo izatera nola pasatzen diren erakusten du pelikulak.
Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Miren Arrieta aktoreek "Esnearen kolorekoa" antzezlana estreinatu berri dute, Mireia Gabilondo, Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza antzezleekin batera. XIX. mendean, Ingalaterran, baserri batean bizi den familia baten istorio gogorra kontatzen du.
Xabi San Sebastian musikari donostiarrak disko berria argitaratu du: 'Betazalak'. Hamar abesti bildu ditu folkaren eragina duen lan berrian. Harekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Lander Briones erizaina da, baina duela zazpi urte Madrilera joan zen, antzerki musikala eta zirkua ikastera; eta orain, zirku garaikideko konpainia propioa sortu du: Zirkuss. Halaber, egun, Gure Zirkuan ari da lanean.
Karmele Jaiok nobela berria argitaratu du: 'Maitasun Kapitala'. Olga da protagonista nagusia, eta istorioa haren bikotekidearen hiletan abiatzen da. Gizon hori nola maitatu duen, eta horrek berarengan izan duen eraginari buruzko hausnarketa egingo du Olgak.
Nerea Ibarzabal Salegi bertsolaria izan dugu "Biba Zuek!" saioko platoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi osteko biharamunean. Lehia estua izan zuen Jone Uriarekin buruz burukoan, eta aitortu digu ez zuela espero garaipena.
Mariyse Urruty antzezlea eta taula-zuzendaria izan da "Biba Zuek!" saioan. Adrienne Bergson pertsonaia sortu du. Emakume estatubatuarra da, ausarta, eta pertsona ezagunen aholkularia izan da, besteak beste, Barack Obamarena eta Bill Clintonena. Bakarrizketa berria 2024ko irailean estreinatuko du.
Markos Gimeno artista polifazetikoa izan zen. Milaka palindromo sortu zituen, eta musikagintzan eta antzerkian ere ibili zen. Joseba Sarrionandiak Ermuko sortzaile handi horren ekarpena nabarmentzeko liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, eta harekin izan gara.
Laboa hil zela 15 urte bete diren honetan, gazteetara transmisioa zenbaterainokoa den aztertu dugu Iratxe Retolaza literatura irakaslearekin eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariarekin. Ikastetxeetan ere izan, eta elkartu ditugu Mursego eta Verde Prato musikari eta abeslariak.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek "Kortxoaren Dilema" antzezlana estreinatu berri dute. Etika, koherentzia, traizioa eta mendekua lantzen dituen komedia politikoa da, eta ezkerreko irakasle idealista bat eta haren ikasle ohi bat dira protagonistak. Mireia Gabilondok zuzendu du obra.
Literatur emanaldi musikatuekin buru belarri dabil Joxemari Iturralde idazlea. Joseba Sarrionaindiak, Anne Etchegoyenek eta Iñar Sastrek ere parte hartzen dute. Musika memoriarekin oso lotuta dagoela eta, garai bateko kantuekin osatuta dago emanaldia. Baina literaturak ere tarte handia du.
Bere ibilbide literarioan zehar idatzitako hainbat testu, poema eta ipuin bildu ditu Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak. Jendaurrean irakurritako testuak dira, eta tonu, gai eta forma ugari aurkituko ditu irakurleak lan berri honetan.
Michel Gaztambide gidoilariak "Cerrar los ojos" Victor Ericek hogeita hamar urtean zuzendutako lehen film luzea idatzi du gaur Donostia saria jasoko duen zuzendariarekin batera.
Eskaintza bikoitza dakar Josu Martinez zinemagileak Donostiako Zinemaldira, Zinemira sailera: "Bizkarsoro" euskararen galtze "programatu eta planifikatuari" begiratzen dion film kolektiboa eta Jon Mirande idazlearen erretratu bat.
Agus Barandiaranen Korrontzi taldeak 20 urte beteko ditu 2024an, eta urteurrena ospatzeko disko berri bat grabatzen ari dira: 20 abestiz egongo da osatuta eta 20 kolaboratzaileren parte-hartzea izango du.
Udane Juaristi margolariak horma-irudiak pintatzen ditu. Kalean margotzea izugarria dela eta asko betetzen duela azpimarratu du; baina, aldi berean, lan neketsua ere badela aitortu du. Horrez gain, bere obrarik ederrenetako batzuk erakutsi dizkigu.
Merina Gris taldeak eta Eneritz Furyak bakarlariak kontzertua eskainiko dute Bilbao BBK Live jaialdiaren hirugarren egunena, eta beraiekin hitz egin dugu.
Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
Kazetaria eta antzezlea da Andoni Mutiloa. 'Esnatu Naiz' bere lehen kabaretarekin ibilbidea egin eta gero, obra berria du esku artean: 'Sex Sua'. Horren guztiaren inguruan hitz egitera etorri da.
Blues kantari handi bat da 'Noa & The Hell Drinkers' taldeko Noa. Europako Blues Txapelketa irabazi berritan etorri da gurera. Gainera, hirugarren diskoa laster aterako dute eta horri buruz ere aritu gara.
Kazetaria, komunikatzailea, magoa eta aktorea da Eleder Iglesias. Alain gisa ezagutzen dugu "Goazen" telesailean eta horri buruz hitz egingo dugu, beste lan guzien artean.
Aiora Sedano eta Aitor Fenandino antzezleak izan ditugu gurekin "Obsoletus" izeneko komedia aurkezten. Komeriak eta komedia aurki daitezke obra horretan eta xehetasun gehiago eman dizkigute. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
"Nor da Maurizia?" Maurizia Aldeiturriaga Zabala panderojole ezagunaren obran eta biografian oinarritutako ikuskizun pedagogiko multi-diziplinarra da. Lanaren gidoilaria eta antzezle nagusia, Itxaso Paya, Josebarekin kozinatzen izan da, eta ikuskizunaren nondik-norakoak azaldu dizkigu.
Bakarrizketa berria estreinatu du Jon Plazaola aktoreak. Proiektuaren inguruko xehetasunak kontatzeaz gain, emanaldiak nolakoak izaten diren ere azaldu digu.
Musak taldeko Joanes Iñurrieta eta Ruben Irigoien gonbidatu ditu Joseba Arguiñanok kozinatzera. Musak taldearen musikaz eta letrez hitz egin dute, besteak beste.
Mikel Onandiak eta Jone Uriartek "Desmuntatzeak eta ornamentuak" bost euskal artista garaikideri egindako elkarrizketak euskaraz eta gaztelaniaz biltzen dituen liburua kaleratu dute.