cerrar buscador

2024ko Euskadiko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Zuzen-zuzenean albisteak, inkestak eta apirilaren 21eko hauteskunde gaua – EITB

EAE-ko Hauteskundeak 2024

1 / 30 Hurrengoa
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro

Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro

Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
Imanol Pradalesek eredu publiko komunitarioa defendatu du

Imanol Pradalesek eredu publiko komunitarioa defendatu du

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak etorkizuna eraikitzeko ereduaz hitz egin du Arrasaten. Gobernantza partekatua, eredu publiko komunitarioa defendatu du, bere hitzetan, arrakasta izan duelako.

Belarrak Espainiako gobernuari eskatu dio Israeli ez diezaiola armarik saldu, ez erosi.

Belarrak Espainiako gobernuari eskatu dio Israeli ez diezaiola armarik saldu, ez erosi.

Elkarrekin Podemosek bat egin du Palestinaren aldeko kulturgileek deituta Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Gazako genozidioarekin amaitzea eskatzeko egin den manifestazioarekin. Ione Belarrak Espainiako gobernuari eskatu dio Israeli ez diezaiola armarik saldu, ez erosi.

Gazako erasoaldiarekin amaitzeko eskatu dio EH Bilduk Israeli

Gazako erasoaldiarekin amaitzeko eskatu dio EH Bilduk Israeli

Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak kulturgileek deituta Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Gazako genozidioarekin amaitzea eskatzeko egind en manifestazioan parte hartu du.

Sumarrek politika publiko ''ausartak'' eskatu ditu ''harresiekin amaitzeko''

Sumarrek politika publiko ''ausartak'' eskatu ditu ''harresiekin amaitzeko''

Andeka Larreak esan du politika publikoekin solik amai daitekeela "arrazismo eta xenofobia mota guztiekin".

Etxebarrieta: “Euskal Herrian aldaketa politikoa nahi duten pertsona guztien etxea da EH Bildu''

Etxebarrieta: “Euskal Herrian aldaketa politikoa nahi duten pertsona guztien etxea da EH Bildu''

Oihana Etxebarrietak Ondarroan egin dituen adierazpenetan esan du EH Bilduk goranzko joerarekin jarraitzen duela, gero eta gehiago direla eta gehiago izan nahi dutela.

''Euskadi eraiki duten pertsona guztiei eskerrak eta errekonozimendua'' eman dizkie Pradalesek

''Euskadi eraiki duten pertsona guztiei eskerrak eta errekonozimendua'' eman dizkie Pradalesek

Azken hamarkadetan Euskadiren eraikuntzan parte hartu dutenei eskerrak emateaz gain, EAJren lehendakarigaiak "Euskadi plural, ireki eta inklusibo" bat aldarrikatu du.

De Andresek esan du PP ''gauza bera'' diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren ''alternatiba'' dela

De Andresek esan du PP ''gauza bera'' diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren ''alternatiba'' dela

Donostian egindako ekitaldian, EAEko PPko presidente eta lehendakarigaiak esan du beraiek direla "gauza bera" diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren "alternatiba".

Autogobernuaz bakarrik hitz egitea leporatu die Anduezak EAJri eta EH Bilduri

Autogobernuaz bakarrik hitz egitea leporatu die Anduezak EAJri eta EH Bilduri

Eneko Andueza PSEko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, PSEk Gernikako Estatutuaren erreformari heldu nahi dio baina herritarren eskubideak, "eta ez subiranotasuna", abiapuntu hartuta (jatorriz, gaztelaniaz).

Miren Gororrotxategi (Elkarrekin Podemos): 'Autogobernu lantaldea irekiko dugu Estatutua erreformatzeko'

Miren Gororrotxategi (Elkarrekin Podemos): 'Autogobernu lantaldea irekiko dugu Estatutua erreformatzeko'

Lehendakarigaiak "Euskadiren erabakitzeko eskubidea, nazio aniztasuna, federalismo eredu asimetrikoa eta prozesu demokratikoarekiko errespetua" bermatzearen alde egin du. Gainera, azpimarratu du eskubideak bermatzen dituzten tresnek "kontrol publiko eta demokratikoa" izan behar dutela.

''Osakidetza babesteko'' herri-ituna proposatu du Sumarrek

''Osakidetza babesteko'' herri-ituna proposatu du Sumarrek

"Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde" Bilbon manifestazioa abiatu aurretik egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.

Hauteskunde Batzordeak ontzat eman du Elkarrekin Podemos AB koalizioaren izena, nahasgarria ez dela iritzita

Hauteskunde Batzordeak ontzat eman du Elkarrekin Podemos AB koalizioaren izena, nahasgarria ez dela iritzita

Apirilaren 21eko hauteskundeetara bi bloketan bananduta aurkeztuko dira orain arte koalizioa osatzen zuten alderdiak: Podemos eta Aliantza Berdea, alde batetik, eta salaketa jarri duten alderdiak eta Sumar, bestetik.
Zergatik izan dira ilarak hauteskunde zerrendak erregistratzeko?

Zergatik izan dira ilarak hauteskunde zerrendak erregistratzeko?

Alderdiek gero eta garrantzia handiagoa ematen diote erregistroan lehenengoa izateak ematen dituen abantailei. Aner Ansorena aholkulari politikoak azaldu du.

Greba helburu politikoekin erabiltzea leporatu dio Anduezak ELAri

Greba "helburu politikoekin erabiltzea" leporatu dio Anduezak ELAri

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Estatutu berria aldarrikatu du, "baina ez estatus berria", EAJk eta EH Bilduk dioten bezala. Horren ildoan, azpimarratu du jeltzaleek "hautua egin" beharko dutela, estatus berria "euskal moldera egindako Kataluniako prozesu bat" litzatekeelako.
Gaupasa azaroaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza erregistratzeko

Gaupasa azaroaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza erregistratzeko

EAJko eta EH Bilduko ordezkariek orduak daramatzate Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean ilaran, apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza inskribatzen lehenak izateko.

Ezberdinen arteko elkarlana eta EAEn ezkerreko gobernua osatzea defendatu du Gorrotxategik, Sumar sartuta

"Ezberdinen arteko elkarlana" eta EAEn ezkerreko gobernua osatzea defendatu du Gorrotxategik, Sumar sartuta

Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren arabera, EAEko gizartea ezkerrekoa da eta ezkerreko politikak eskatzen ditu eta hori "islatu" egin behar da, "lehenengoz ezkerreko gobernu bat lortzeko". Balizko gobernu horri begira, EH Bildu, PSE-EE, eta Sumar jo ditu ezkerreko gisa, ez EAJ.
Javier de Andresek (PP) EAJri eta PSEri egotzi die 'gazteen ihesaren' erantzukizuna

Javier de Andresek (PP) EAJri eta PSEri egotzi die 'gazteen ihesaren' erantzukizuna

Lehendakarigai popularrak "hobekien prestatutakoak uxatzea" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari, "Bilduren eta Podemosen babesarekin". "Lehen gertatzen zena gertatu behar da, prestatuenak etortzen zirela, eta ez oraingoa, gazteak uxatu egiten dituztela", gaitzetsi du.

''EAJren berme dira ikastolak, euskara, hezkuntza Ertzaintza eta Osakidetza, besteak beste''

''EAJren berme dira ikastolak, euskara, hezkuntza Ertzaintza eta Osakidetza, besteak beste''

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak azpimarratu duenez, "EAJk iragana, orainaldia eta etorkizuna ditu, ez besteek bezala, euren iraganaz lotsatzen direlako".

Alba Garciak dio PSE-EE gobernu inmobilistaren parte dela

Alba Garciak dio PSE-EE gobernu inmobilistaren parte dela

Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaiak bildu ditu Sumarrek Sestaon. Alba Garcia lehendakarigaiak adierazi du PSE-EE gobernu inmobilistaren parte dela eta gizartea aldaketak eskatzen ari dela.

Hezkuntza Legea indargabetzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos

Hezkuntza Legea indargabetzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos

Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak adierazi du legealdi honetan onartu den Hezkuntza legea "pribatizatzailea" dela, eta "elkarbizitza" bultzatuko duen lege berri bat egitearen alde agertu da.

De Andres (PP): ''EAJk Irene Monteroren eredu soziala eta Pedro Sanchezen eredu ekonomikoa ditu''

De Andres (PP): ''EAJk Irene Monteroren eredu soziala eta Pedro Sanchezen eredu ekonomikoa ditu''

Javier de Andresen (PP) ustez, EAJ, PSE/EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos "lau marka komertzial ezberdin dituen produktu bera" dira; "2024an onartutako lege guztiek euren botoak izan dituzte, adosteko borondatea dutelako eta munduaren ikuspegi bera dutelako".

''Etorkizuna ezkerretik eta burujabetzatik dator, Irlandan, Katalunian, Galizian eta Euskal Herrian''

''Etorkizuna ezkerretik eta burujabetzatik dator, Irlandan, Katalunian, Galizian eta Euskal Herrian''

Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak Euskadirako autogobernu berria aldarrikatu du, eraldaketa soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala gauzatu ahal izateko.

Aitor Esteban: ''Espainiako Gobernuak aurrekontuak adostu beharko lituzke, bestela, suizidioa litzateke''

Aitor Esteban: ''Espainiako Gobernuak aurrekontuak adostu beharko lituzke, bestela, suizidioa litzateke''

Irunen izandako kanpainaurreko ekitaldi batean, EAJk Kongresuan duen bozeramaileak esan du aurrekontuak Parlamentuko bazkideekin adosten ez badira, "horrek azkenean giroa gaiztotzen" duela (jatorriz, gaztelaniaz).

Eneko Anduezaren (PSE-EE) ustez, sozialistak funtsezkoak izango dira hurrengo Eusko Jaurlaritzan

Eneko Anduezaren (PSE-EE) ustez, sozialistak "funtsezkoak" izango dira hurrengo Eusko Jaurlaritzan

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Sanchezek eta Zapaterok ere parte hartu duten ekitaldi batean esan duenez, PSE-EE "kudeaketa onaren bermea" da, "nahigabearen aurrean itxaropena, autokonplazentziaren aurrean anbizioa eta sektarismoaren aurrean aniztasuna".
Alba Garcia: ''Sumarrek eredu publikoa, berdea eta soziala aldarrikatzen du''

Alba Garcia: ''Sumarrek eredu publikoa, berdea eta soziala aldarrikatzen du''

EH Bilduren eta PSEren "eredu zaharkituak" kritikatu ditu Sumarreko lehendakarigaiak, eta Sumarrekoa proposatu du, haren alderdiak justizia soziala eta ekologismoa defendatzen dituelakoan.

Gorrotxategi: ''EAJk diskurtso feminista erosi du, baina bere politikek ez dute feminismoarekin zerikusirik''

Gorrotxategi: ''EAJk diskurtso feminista erosi du, baina bere politikek ez dute feminismoarekin zerikusirik''

Emakumeekin egindako gosarian, Donostian, egin ditu adierazpen horiek Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak. Irene Montero Berdintasunerako ministro ohia eta Europako hauteskundeetarako Podemoseko hautagaia ere bertan izan da.

Anduezak, Ertzaintzaren jardunaz: Bere protokoloak ditu, eta istiluak daudenean, sartu egin behar da

Anduezak, Ertzaintzaren jardunaz: "Bere protokoloak ditu, eta istiluak daudenean, sartu egin behar da"

PSE-EEko lehendakariagaiak "konfiantza" azaldu dio poliziari. Istiluen atzean EH Bildu ote dagoen galdetuta, "zuhurrago" azaldu da eta koalizioa "seinalatzea" saihestu du. Dena dela, aipatu du mugimendu batzuen atzean "ezker abertzalearen edota independentisten ingurukoak" izan zirela.
Eneko Andueza PSEren lehendakarigaiari elkarrizketa

Eneko Andueza PSEren lehendakarigaiari elkarrizketa

Eneko Andueza PSEren lehendakarigaiari elkarrizketa.

Donostiako hauteskunde-mahaien zozketa martxoaren 21ean egingo da

Donostiako hauteskunde-mahaien zozketa martxoaren 21ean egingo da

Zozketa 09:00etan egingo da Easo kaleko Udalinforen bulegoan. Ondoren, emaitzak udalaren webgunean argitaratuko dira.
Alba Garcia, Jon Hernandez eta Andeka Larrea, Sumarren zerrendaburuak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan

Alba Garcia, Jon Hernandez eta Andeka Larrea, Sumarren zerrendaburuak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan

Lander Martinez Sumarren diputatuak aurreratu egin ditu A21etarako hautagai nagusiak, eta zerrenda guztiak igandean aurkeztuko dituztela iragarri du. Boto-emaileek Podemos eta Sumar koalizioen artean izan dezaketen zalantzaz galdetuta, azpimarratu du eurenak "etorkizuneko aukera argiak" dituela.
Mahaien zozketak aurreratzeari oniritzia eman dio Hauteskunde Batzordeak

Mahaien zozketak aurreratzeari oniritzia eman dio Hauteskunde Batzordeak

Hori horrela, udalek martxoaren 21etik 25era egin ahalko dituzte zozketak, hau da, hasieran aurreikusitakoa baino bi egun lehenago.
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari elkarrizketa

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari elkarrizketa

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiari elkarrizketa.

Nola kontsultatu apirilaren 21eko hauteskundeetarako boto-emaileen errolda

Nola kontsultatu apirilaren 21eko hauteskundeetarako boto-emaileen errolda

Udaletan, kontsulatuetan edo INEren webgunean dago ikusgai. Akatsen bat egonez gero, hautesle-errolda ikusgai egongo da martxoaren 11ra arte akatsik atzematen duten edo erregistroan agertzen ez diren pertsonen kontsultarako eta/edo zuzenketa eskaerarako.
Anduezak dio sozialistak ezinbestekoak izango direla Euskadiren etorkizuna erabakitzeko

Anduezak dio sozialistak ezinbestekoak izango direla Euskadiren etorkizuna erabakitzeko

PSE-EEk Bilbon bildu ditu Bizkaiko hautagaiak. Eneko Andueza lehendakarigaiak adierazi du sozialistak ezinbestekoak izango direla Euskadiren etorkizuna erabakitzeko. Euskal gizarteak alderdi sozialista indartsua behar duela defendatu du, benetako kezkei erantzungo dien gobernua bermatzeko.

Pradalesek Osakidetza hobetzen jarraitzeko hitza eman du

Pradalesek Osakidetza hobetzen jarraitzeko hitza eman du

EAJren lehendakarigaiak Osakidetza hobetzen jarraitzeko hitza eman du. Imanol Pradalesek esan du Osakidetzaren "muinari" eutsiko diola. Osasun emozionalean ere fokua jarri behar dela gaineratu du.

EH Bilduk jeltzaleei elkarrekin gobernatzeko egindako proposamena errefusatzeko eskatu dio De Andresek EAJri

EH Bilduk jeltzaleei elkarrekin gobernatzeko egindako proposamena errefusatzeko eskatu dio De Andresek EAJri

Gobernatzeko EH Bilduren babesa erabiliko ote duen argitzeko eskatu dio Javier de Andres PPko lehendakarigaiak alderdi jeltzaleari. Bestalde, Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango, eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan.
Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan

Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan

1990az geroztik jarraian legebiltzarkide izan da PPko politikaria, ardura desberdinetan.
Etxebizitzaren auziak ezin duela itxaron azpimarratu du Otxandianok

Etxebizitzaren auziak ezin duela itxaron azpimarratu du Otxandianok

EH Bilduk Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendak aurkeztu ditu gaur. Pello Otxandiano lehendakarigaiak etxebizitzaren arazoa hizpide hartuta esan duenez, "herri honek badu gaitasun nahiko eta aski konpromiso etxebizitzaren auziari erantzun erabakigarri bat emateko".

''Bidea egin zuten emakumeak'' omendu ditu Pradalesek, bere ama barne

''Bidea egin zuten emakumeak'' omendu ditu Pradalesek, bere ama barne

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira EAJk egindako ekitaldi batean, bere ama bezalako emakume askoren ibilbidea goratu du Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak, eta haien balioek "nire bide-orria gidatuko dute", hitzeman du.

Emakunde Lehendakaritzaren menpe jarriko duela berriro hitzeman du Anduezak

Emakunde Lehendakaritzaren menpe jarriko duela berriro hitzeman du Anduezak

2024ko Bidegileak Saria banatzeko ekitaldian, Gasteizen, PSE-EEko lehendakariak azaldu duenez, "berdintasuna Gobernuaren azpiegituraren barruan egon behar da, zeharkako modu batean, politika feministak eta sozialistak garatu ahal izateko".

1 / 30 Hurrengoa
Infografia Eusko Legebiltzarrak 40 urte Infografia

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.

telebista

I25 AUDIENTZIA

ETB audientzia buru izan zen hauteskunde gauean

A.H. | EITB

eitb.eus webgunea igandeetan izan ohi duen audientzia datua bikoiztear egon zen, 146.756 erabiltzaile bakar izan baitzituen.

Erlazionatutako edukiak: