Itxi

EITB TALDEA

Ate irekien jardunaldia EiTBn, unibertsitateko ikasleei zuzenduta

Maiatzaren 13an, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Arte Ederretako ikasleak etorri ahalko dira Bilboko egoitzara.

  • EiTB

    EiTB

Ostiralean, maiatzaren 13an, 15:00etan, EiTBk Bilboko egoitzako ateak irekiko dizkie ikasketa hauek egiten ari diren ikasleei:

-          Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa (EHU)

-          Arte Ederretako Fakultatea (EHU)

-          Komunikazioa (Deustuko Unibertsitatea)

-          Ikus-entzunezko Komunikazioa (Mondragon Unibertsitatea, HUHEZI)

Jardunaldi horren bidez, EiTBren eta unibertsitate horien artean sinatutako hitzarmenaren berri emango zaie interesa dutenei. Hitzarmen horretan, 2016/2017 ikasturtean 4. maila egiten ari diren ikasleentzako prestakuntza praktikorako beken oinarriak zehazten dira.

Hitzaldian, beken kopuruaren, baldintzen eta abarren inguruko informazioa emango da, eta, amaitutakoan, egoitza bisitatzeko aukera egongo da.

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute hautaketa@eitb.eus helbidera. Gaian, “Ate irekien jardunaldia” idatzi behar da, eta mezuan, izen-abizenak eta NAN jarri behar dira.

Jardunaldian izena emateko azken eguna 2016ko maiatzaren 11 da.