Itxi

EITB TALDEA

LEHIAKETA

Milaka lagunek hartu dute parte Canal Vasco/ETB Sat lehiaketan

Canal Vasco/ETB Sat lehiaketan parte hartzeko epea bukatu da, eta datozen egunotan emango dugu ezagutzera Euskadirako bidaia irabazi duen ikus-entzulearen izena.

  • Jonathan Lopez. Kontxa. Donostia.

    Jonathan Lopez. Kontxa. Donostia.

Euskal Irrati Telebistaren nazioarteko kateetako milaka ikus-entzulek hartu dute parte martxoan abiatu genuen Canal Vasco/ETB Sat lehiaketan.

Galdera erraz batzuei erantzun behar izan diete ikus-entzuleek, eta euren gustuak ezagutu ahal izan ditugu horien bidez: zein saio dituzten gogokoen, zein herritatik eta zein plataformaren bidez ikusten gaituzten, zenbatean behin egiten duten bat EiTBrekin... Halaber, eitb.eus eta eitb.tv (nahieran) atariei buruzko iritziak ere jaso ditugu.

Hainbat herritatik iritsi zaizkigu erantzunak; asko eta asko Ameriketatik (Kolonbia, Costa Rica, Uruguai, Paraguai, Argentina, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Venezuela, Panama, Honduras, Peru, Dominikar Errepublika, Bolivia, Brasil, Ekuador, El Salvador, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada...), baina Europatik (Frantzia, Ingalaterra, Eskozia, Italia, Belgika, Suitza, Austria, Alemania, Grezia, Hungaria eta Herbehereak, besteak beste), eta Asiatik (Txina eta India, tartean) ere bidali dituzte.

Datozen egunotan egingo dugu zozketa, lehiaketan parte hartu dutenen artean, eta webgune honetan bertan emango duzu ezagutzera irabazlearen izena.