Itxi

EITB TALDEA

LAN-POLTSA

Erredakzio-languntzailerako ETBko lan-poltsa sortzeko deialdia

ERREDAKZIOA

EiTB Taldea

Euskal Telebistak ETBko erredakzio-languntzailerako lan-poltsa barematuak sortzeko deialdiaren hasiera argitaratu du.

Honen bidez, Euskal Irrati Telebistak jakitera eman nahi du EUSKAL TELEBISTA S.A. enpresan erredakzio-laguntzaileko lanpostua betetzeko aldi baterako lan-poltsako hautapen-probak honako hauek izango direla:

- Errotulazio grafikoa maneiatzea, albistegien tartean VIZRT TRIO erabiliz, eta, egokia bada, grafikoa prestatzea.

-Ofimatika praktikoa eta eskaleta: albiste- edo kirol-edukiko eskaleta aplikazio informatiko batean sartzea, eta eskaleta bera egitea “Word” formatuko dokumentu batean.

- Euskara eta gaztelaniako hizkuntza-proba.

Proba horietara aurkeztu ahal izateko, aldez aurretik izena eman duten hautagaiek parte hartuko dutela eta probetara bertaratuko direla baieztatzeko berariazko egiaztapena bidali beharko dute 2016ko abenduaren 6a (egun hori barne) baino lehen helbide elektroniko honetara: hautaketa@eitb.eus.

Hautapen-prozesua euskara eta gaztelaniako hizkuntza-probarekin hasiko da, 2016ko abenduaren 17an, larunbatean. Probaren ordutegia eta ezaugarriak aurrerago emango dira argitara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Lan Eskaintzak