Itxi

EITB TALDEA

Lan-Poltsa

ETBko lan-poltsa: erredakzio-laguntzaileko probarako deialdia

ERREDAKZIOA

EiTB Taldea

Erredakzio-laguntzaileko lanpostua betetzeko lan-poltsako hautapen-probak 2017ko martxoaren 24an eta 25ean izango dira.

Honen bidez, Euskal Irrati Telebistak jakitera eman nahi du EUSKAL TELEBISTA, EA enpresan erredakzio-laguntzaileko lanpostua betetzeko lan-poltsako hautapen-probak honako hauek izango direla:

- Errotulazio grafikoa maneiatzea, albistegien tartean VIZRT TRIO erabiliz.

- Ofimatika praktikoa eta eskaleta: albiste- edo kirol-edukiko eskaleta aplikazio informatiko batean sartzea, eta eskaleta bera egitea ?Word? formatuko dokumentu batean.

- Edizio ez-linealeko sistemak: off bat eta ebaketa bat egitea.

Proba horretan, gehienez ere, 100 puntu lortu ahal izango dira.

Hori horrela, errotulazio grafikoa maneiatzeari lotuta dagoen proba martxoaren 24an egingo da EiTBko Bilboko egoitzan, Basurtuko Kaputxinoen kaleko 2. zenbakian, Bilbon. Hautagai bakoitza erantsitako dokumentuan adierazitako orduan agertu behar da probara.

Ofimatika praktikoa eta eskaleta eta edizio ez-linealeko sistema proba martxoaren 25ean egingo da, 09:00etan, EiTBko Bilboko egoitzan, Basurtuko Kaputxinoen kaleko 2. zenbakian, Bilbon. Hautagaiak 08:45ean agertu beharko dira probara.

Nahitaezkoa izango da azterketara deitutako hautagaiek nortasun agiri ofizial bat (NAN, gidabaimena edo pasaportea) aurkeztea. Hautagaiak egoitzako sarrera nagusiaren barruan egon beharko dira, segurtasun-kontrolaren alboan, dagokien identifikazio-txartela jasotzeko.Ordurako iristea ere derrigorrezkoa izango da; hortaz, ateak itxi eta gero heltzen diren hautagaiak edota ezin izango dira aretora sartu.

 

Ondoko dokumentu hauek atxikitzen dira:

Errotulazio grafikoa maneiatzeren probaren deituak.pdf

Ofimatika praktikoa eta eskaleta eta edizio ez-linealeko sistemen probaren deituak.pdf