Itxi

EITB TALDEA

EiTB Bekak

EiTBk Bilboko egoitzako ateak irekiko dizkie ikasleei

ERRDAKZIOA

EiTB Taldea

Apirilaren 25ean, EiTBren beken berri emango diete Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Arte Ederretako ikasleei.

Asteartean, apirilaren 25ean, EiTBk Bilboko egoitzako ateak irekiko dizkie ikasleei.

Jardunaldi horren bidez, EiTBk eta aipatutako fakultate horiek sinatutako hitzarmenaren berri emango zaie bertaratutakoei. Hitzarmen horretan, 2017/2018 ikasturtean 4. maila egiten ari diren ikasleentzako prestakuntza praktikorako beken oinarriak zehazten dira.

Hitzaldian, beken kopuruaren, baldintzen eta abarren inguruko informazioa emango zaie ikasleei, eta, amaitutakoan, egoitza bisitatuko dute.

Jardunaldian parte hartu nahi duten guztiek mezu bat bidali beharko dute hautaketa@eitb.eus helbidera, "gaia" atalean “ate irekiak jardunaldia” jarrita, eta izen-abizenak eta nortasun agiria jarri beharko ditu mezuan.

Jardunaldian izena emateko azken eguna 2017ko apirilaren 12a izango da.