Itxi

EITB TALDEA

Ekimena

Arabako Artomaña herriak dirua bildu du EiTB Maratoiarentzat

eitb.eus

San Jorge jaiak ospatu dituzte asteburuan eta 756,80 euro bildu dituzte.

  • Artomañan txekorra erre dute San Jorge jaietan

    Artomañan txekorra erre dute San Jorge jaietan

San Jorge jaiak ospatu dituzte asteburuan Artomañan (Amurrio). Besteak beste, terreña arrazako txekorra erre eta 500 haragi pintxo saldu zituzten bi ordutan, festetako jarduera nagusien artean.

Bildutako dirua, pintxoen salmentatik ateratakoa eta gainerako jardueretatik lortutakoa, EiTB Maratoiari emango diote herritarrek. 756,80 euro lortu dituzte.

Jesus Mari Larrea jai batzordeko ordezkarietako batek azaldu duenez, aurten ekimen bereziren bat egiten saiatu nahi zuten, eta txekorra erretzea erabaki zuten, ondoren dirua EiTB Maratoia ekimenari emateko.