Itxi

EITB TALDEA

EITB Saria

Iñaki Gabilondok jasoko du EITB Saria aurtengo FesTValean

EITB Media

EITBk, FesTValeko hedabide anfitrioi moduan, Iñaki Gabilondo kazetariaren profesionaltasuna nabarmendu du Gasteizko telebista jaialdian ematen duen urteroko sari honekin.

  • Iñaki Gabilondo kazetaria EITBn

    Iñaki Gabilondo kazetaria EITBn

Aurtengo EITB Saria Iñaki Gabilondo kazetariak jasoko du Gasteizko FesTVal telebista jaialdian. Haren profesionaltasuna nabarmendu eta komunikazio-hedabideetan kalitatezko kazetaritza lana defendatuz egindako ibilbide oparoa aintzat hartu du EITBk.

Honezkero ezer gutxi gehitu dakioke bere ibilbide profesional bikainari. Ikus-entzuleek maite eta txalotzen duten aurpegi mediatikoa da eta era guztietako gertakarien berri eman du irrati eta telebistan, kazetaritzako jardunbide egokien erreferente bilakatuz.

Donostiako kazetaria 21 urterekin hasi zen irratian lanean, eta ordutik aurrera hainbat hedabidetan aritu da. Cadena SER irrati kanalarekin lotura estua izan du bere ibilbide osoan zehar. Bertan aurkeztu eta gidatu du "Hoy por Hoy" irratiko erreferentziazko saioa 20 urte luzez. Baina, horrez gain, telebistako albistegietan eta programetan aritu izan da zuzendari eta aurkezle lanetan. ETBn, besteak beste, Transición y democracia en Euskadi dokumental saila gidatu zuen 2012an, eta 90eko hamarkadan "Iñaki, Los Jueves" saioa aurkeztu zuen.

EITBk FesTValean ematen duen hamargarren EITB Saria da, Euskadirekin eta EITBrekin harreman berezia duten profesionalen lana eta ibilbidea goraipatu asmoz. Aurreko edizioetako saridunak hauek izan dira: Anne Igartiburu, Pello Sarasola, Karra Elejalde, Karlos Arguiñano, Mariví Bilbao, Mikel Ayestaran, Ramon Agirre, Galder Gaztelu-Urrutia eta Alejandro Echevarria.