Itxi

EITB TALDEA

Aliantzak

EITBk film labur onenaren saria babestuko du Punto de Vista zinema jaialdian

EITB Media

3.000 euroko saria izango da. Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdia martxoaren 27tik apirilaren 1era egingo dute, eta nazioarte mailako sei estreinaldi izango dira.

  • 2023ko Punto de Vista jaialdiaren kartela

    2023ko Punto de Vista jaialdiaren kartela.

EITBk film labur onenaren saria babestuko du 2023ko Punto de Vista zinema jaialdian. Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko XVII. Jaialdiak 13 herrialdetako 18 pelikula erakutsiko ditu Iruñean martxoaren 27tik apirilaren 1era, nazioarteko mailako sei estreina barne. Iraganari buruzko hausnarketa izango du gai nagusietako bat.

Sail Ofizialean, hamar film luze eta zortzi film labur hartuko ditu jaialdiak, 60 herrialdetatik bidalitako 800 lanen artean hautatuak. Azpimarragarriak dira "Bide bazterrean hi eta ni kantari" Peru Galbete musikariak Joxan Artze poetaren inguruan egindako lana eta "Al borde del agua", Maria Elorzaren eta Iñigo Salaberria 2022an zendutako artistaren arteko kolaborazioa.

Pelikula horiek guztiek irabazi ahalko dituzte Film onenaren Punto de Vista sari nagusia, Zuzendari onenaren Jean Vigo saria, EITBk babesten duen film labur onenaren saria (3.000 euro), Publikoaren sari berezia Film onenari eta Gazteen saria Film onenari.