Itxi

EITB TALDEA

Batzen gaituzte emozioak

EITBren 3 kluba Herri Urratsen izango da igande honetan

EITB MEDIA

Araba Gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunen babesle nagusi da beste behin.

  • Herri Urrats 2023

    Herri Urrats 2023

Igande honetan, maiatzak 14, ospatuko da 2023ko Herri Urrats jaia Senperen, eta EITBk txoko berezia izango du bertan. Ohi bezala, Araba Gunean egongo da EITB. Bertan kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da 10:00etatik 18:00etara.

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Herri Urratseko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.