Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren & Easo Abesbatzaren kontzertua babestuko du EITBk Musika Hamabostaldian

EITB Media

EITBk kultur hitzordu honekin duen konpromisoa berretsi du beste behin. Hala, zabalkundea egingo die bere hedabideetan abuztuaren 3tik irailaren 1era ospatuko den 84. edizioko kontzertuei.

  • Musika Hamabostaldiaren 84. edizioko aurkezpena

    Musika Hamabostaldiaren 84. edizioko aurkezpena

EITBk Donostiako Musika Hamabostaldiaren aurtengo edizioaren aurkezpenean parte hartu du aste honetan. Hartara, Hamabostaldiarekin duen aliantza sendotu eta euskal kultura sustatzeko duen konpromisoa eta erantzukizuna erakutsi du. Miriam Anitua EITB Mediako Albistegi eta Kirol-saioen Operazio eta Produkzio zuzendariak hartu du parte ekitaldian, hain zuzen.   

Bi erakundeen arteko elkarlana dela medio, EITBko hedabideek abuztuaren 3tik irailaren 1era egingo diren kontzertuei zabalkundea egingo diete. Gainera, horietako zenbait emanaldi grabatu ahal izango ditut EITBk irratian emateko. Halaber, urtero bezala, EITBk kontzertu bat babestuko du: aurten, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Easo Abesbatzak abuztuaren 24an eskainiko dutena.