Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBk Frantziako Tourra emango du datozen hiru urteetan

EITB Media

RTVErekin lortutako elkarlan hitzarmena dela medio, UCI World Tour egutegiko beste hainbat txirrindularitza proba ere eskainiko ditu EITBk.

  • EITBk Frantziako Tourra emango du datozen hiru urteetan

    EITBk Frantziako Tourra emango du datozen hiru urteetan

Frantziako Tourra, txirrindularitza proben artean erregina, beste hiru urtez (2024, 2025 eta 2026) emateko eskubideak eskuratu ditu EITBk, RTVErekin lortutako elkarlan hitzarmena dela medio. Horrekin batera, UCI World Tour egutegiko beste hainbat lasterketa eskainiko ditu EITBk datozen hiru urteetan: alde batetik, Paris-Roubaix, Flechè Wallone, Lieja-Bastogne-Lieja eta Paris-Tours klasikoak; bestetik, iraupen luzeagoa duten Dauphine Kriteriuma eta Paris Niza probak. 

EITBren eta RTVEren arteko aliantzak ahalbidetuko du bi erakundeen arteko indarrak batzea, gizartearen interesekoak diren eta nazioartean proiekzio nabarmena duten kirol- zein kultur-ekitaldien ekoizpenean eta zabalkundean. Hala, elkartrukeak bi norabide izango ditu.