Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBren eta HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketaren arteko elkarlana

EITB Media

Bi aldeek indarrak batu dituzte euskal kulturaren eta euskararen zabalkundearen alde.

  • HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketa Gasteizen ospatzen ari da

    HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketa Gasteizen ospatzen ari da

EITBk lankidetza akordioa erdietsi du aste honetan Gasteizen egiten ari den HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketarekin. Izan ere, ekimenak bat egiten du EITBren jatorrizko izaerarekin: euskal kulturari eta euskarari zabalkundea egitea.

Hain zuzen ere, Gasteizko Udaleko Gazteria eta Euskara Zerbitzuek antolatutako jardunaldien helburua da hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sare-lana egitea. Hartara, hainbat hiztun-komunitatetako kideek hizkuntzen biziberritze-prozesuetan zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera dute, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere. 

Aliantza horren baitan, EITBko hedabideak topaketen jarraipen informatiboa egiten ari dira. Halaber, hainbat solasaldi streaming bidez eskaini dira eitb.eus-en eta horiek ikusgai daude orain EITB Nahieranen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea